viernes, 20 de febrero de 2009

Talde berriei animatzera!!!!!

Hemen daukagu Gernikatik datorren talde sutzu hau! Itsututaaa!!! Ez dira ezagunak baina laster egingo dira, oso onak baitira. Ona hemen beraien Myspaceko datu batzuk, kontsultatu nahi baduzue, URLa utziko dugu.

http://www.myspace.com/itsututa


ZAHIL, 2005 eko Irailean eratu zen talde moduan, estilo desberdinetako taldeetatik zetorren jendearekin.
Orokorki, musika estiloa rocka dela esan genezake, beste estilo askoren ukituekin (heavy, punk-rock...) Mundaka eta Bermeoko partaideek osatzen dugu ZAHIL.
Taldea sortu eta urte batera gure lehen lana kaleratu genuen (Gaur bai, bihar ez) euskaraz landutako maketa, bost kanturekin. Maketaren grabazioa Deustuko Talastudios estudioan egin zen 2006 ko uztailaren 15 eta 16 bitartean.
2007ko Urriaren 25 ean beraien bigarren lana kaleratu genuen "Itzartu den lehergailua" Gernikako Screamwaves estudioan grabatua,berriz ere euskeraz landutako 12 kanturekin osotutako diska.
2008an Lezon ospatu zen gazte topagunearen cd-an abesti bat sartu genuen, kaleetako guda.

Bertan uzten dugu beraiek egindako musika entzuteko web gune bat; myspace-a.

http://www.myspace.com/zahiltaldea

miércoles, 18 de febrero de 2009

KoRrIkA bAdAtOr!!!

Aurtengo korrikako kantuaren leloa ongi etorri lagun deritzoda daukagu. Nola ez, Betagarri ska taldeak, lelo horrekin doan kantu miresgarri hau utzi digu.




Anima zaitezte denok korrikara! Zer da ba Euskal Herria Euskararik gabe??

Bilboko kafe antzokiko kontzertua bertan behera

Gatibu taldeak urtarrilaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Bilboko Udalak Kafe Antzokia hilabetez ixtea erabaki du eta itxiera hori dela medio Gatibu taldeak ezin izango du eman kontzertua aipatutako egunean. Kontzertua beste data batean egingo da eta horren berri emango da.

Sarrerak Kafe Antzokiko barran erosi dituzuenok hauek itzultzeko aukera izango duzue, eraikin honetan bertan 4. solairuan dagoen Gabriel Aresti euskaltegiaren bulegoan itzuliko dizuete dirua. Bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00.
Sarrerak kafeantzokia.com webgunearen bidez erosi dituzuenok ez duzue zertan ezer egin, diru itzulketa zuen txartelean abonu bidez egingo zaizue automatikoki. Diru itzulketak datorren asteazkenean (urtarrilak 14) egiten hasiko dira.
Barkatu eragozpenak.