Gatibu taldeak urtarrilaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Bilboko Udalak Kafe Antzokia hilabetez ixtea erabaki du eta itxiera hori dela medio Gatibu taldeak ezin izango du eman kontzertua aipatutako egunean. Kontzertua beste data batean egingo da eta horren berri emango da.
Sarrerak Kafe Antzokiko barran erosi dituzuenok hauek itzultzeko aukera izango duzue, eraikin honetan bertan 4. solairuan dagoen Gabriel Aresti euskaltegiaren bulegoan itzuliko dizuete dirua. Bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00.
Sarrerak kafeantzokia.com webgunearen bidez erosi dituzuenok ez duzue zertan ezer egin, diru itzulketa zuen txartelean abonu bidez egingo zaizue automatikoki. Diru itzulketak datorren asteazkenean (urtarrilak 14) egiten hasiko dira.
Barkatu eragozpenak.
trailerra
Hace 17 años
eskerrik asko publizitatearengatik benetan eskertzen da talde gazteak bultzatu nahi izatea ea kontzerturen baten ikusten garen jajajaj
ResponderEliminar